Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
nominalismo iz unibertsalak objektiboki existitzen ez direla eta izenak baino ez direla dioen doktrina filosofikoa.
Ea natura komun horrek osatzen ote duen izate bakoitzaren muina bere komuntasunean (errealismoa); ala, izakiak erabat singularrak izanik, horiek multzoka izendatu ahal izateko baliabide hutsak ez ote diren zorioneko unibertsal horiek (nominalismoa). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 62. orr.
Hori muturreko nominalismoa litzateke, eta horren justifikazioa honelako hau izan daiteke: indibiduoen arteko desberdintasunak txikiak izateak ez du argitzen sailkapenak nola egin behar diren. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 290. orr.
Eskolastikaren nominalismoari muzin eginez, materialismo naturalistaren zein eraikuntza kognitiboaren alde agertu zen hastapenetik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 315. orr.