Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jende buruargi eta kezkatsuaren kredo nominal izateko adina iraun du [kristautasunak], jadanik ahoz ere ez daudelarik haren idealen zerbitzura. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 467. orr.
Arafatek bortizkeria deusezteko babes «nominala eta partziala» soilik ematen duela gaineratu zuen. Berria - Mundua 2004-07-15
Handik aurrerako guztiak, presidente nominalak, AEBak bilakatzear ziren elkarte anonimoko akziodun nagusien ordezkari hutsak izango zirela esan zen. Berria - Mundua 2004-10-23
Gipuzkoako Lurralde Batzarrak baino ezin dionez kargua kendu, GBB berria aukeratzeko barne prozesua egin arte kargu nominalarekin jarraitzekotan da. Berria - Euskal Herria 2004-01-29
Leopoldo Barredak atzo azaldu zuen gaurko bilkuraren hasieran Atutxari eskatuko diotela bozketa nominala (legebiltzarkide bakoitza banan-banan deituz egiten den bozketa) erabiltzeko Jaurlaritzaren proposamena bozkatzerakoan. Berria - Euskal Herria 2004-12-30
Miaketa hau nahikoa da zehazteko zer gramatika-egitura motatakoa den aipatutako esaldia (baiezko esaldia, iraganekoa, subjektu nominala daroana, etab.). Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 112. orr.
Txanpon horrek bi eta hiru gramo artean pisatzen ditu eta bere ekoizpen kostuak balio nominala gainditzen du. Berria - Ekonomia 2004-09-01
Prezioa balio nominalaren bikoitza izateak hautsak harrotu zituen. Berria - Kirola 2006-02-28
Guztira, ordaindu gabeko 193.000 milioi dolarreko banku-kredituen zenbatekoan, 35.000 milioi dolarretan jaitsi zen herrialde hauen zorraren balio nominala. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 155. orr.
3.000 euroko balio nominala izango dute zor agiriek. Berria - Ekonomia 2004-04-17
Merkatuak balio nominalaz behetiko prezioa ematen zien kredituei [...] eta herrialde zordunek bazuten beren zorren baliogabetzea eskatzea. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 154. orr.
Bateratze baldintzek ekonomia eta diru Batasunean parte hartuko zuten ekonomia desberdinen bateratze nominala lortzea zuten helburu, alegia, adierazle jakin batzuei buruzkoa. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 193. orr.
Atzeraldiko faseetan langabeziak gora egiten duenean, soldata nominaletan islatzen da gorakada hori. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 150. orr.
Baldin aldagai nominalak (prezioak eta soldatak) truke-tasen bariazioari berehala egokitzen ez bazaizkio, [...] bigundu egingo da krisiaren lehen efektu atzeragarria. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 95. orr.