Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nomenklatura 1 iz jarduera edo zientzia bateko terminoen multzoa.

Horiek berez ez direnez esanahi garbikoak izaten, eta ez denez erabilera arruntean erraz ulertzeko moduko nomenklatura izaten, eta erregelak ere luze idatzita azaltzen direnez, [...] hitzen maiztasun eta ugaritasun hori oztopo bihurtzen da eta ez da irakurlearen adimena nahasteko besterik izaten.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2130. orr.

Aintzira haietako bat [...] geografiaren nomenklaturan jasotzeko modukoa zena, hogei verstako luzeran inguratu behar izan zuen, zailtasun galantak garaituz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 223. orr.

Irakaskuntzako hizkuntza erregistroari gertuenetik segitzen dion nomenklatura politikoak ere egin ohi du entsegu politik tartean-tartean.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 56. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Berraurkituko ditu "aurkikuntzak" (fosilen sailak, esaterako), eraldaketa kontzeptualak, (esaterako, generoaren definizio berria), adigai ezezagunen azaleratzea (esaterako, ugaztunena edo organismoarena), tekniken hobekuntzak (bildumen antolaera-hastapenak, sailkatzeko eta nomenklatura-metodoa).  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 168. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus