Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Herri nomada zen ala nekazaritzatik bizi zen. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 273. orr.
Han tribu asko zeuden, kurdu nomaden kanpamentuak beren oihal-etxola handiekin. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 51. orr.
Jakin genuen toki hartan espainiarren gotorleku bat zegoela, eta horren alboan frantsesen aerodromo bat eta bertako tribu nomaden bizpahiru denda. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 127. orr.
Bizimodu nomadatik sedentariora pasatu ginen, animaliak etxekotu genituen, lurra lantzen hasi ginen, abere eta lurren jabetza pribatua sortu genuen eta ondasunak aitaren bidez semeenagana pasatzeko legeak egin genituen. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 275. orr.
Bere izpiritu nomada dela eta, hainbat tokitan bizi izan da Itxaro Borda: Oragarren, Pauen, Parisen eta Maulen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 277. orr.
-Hik badakik, bestalde, gizon-emakume haiek nomadak zirela. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 17. orr.
Gizonak aspaldi utzia zion, hala ere, nomada izateari. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 93. orr.
Samintasunez gogoratzen ginen hoteletako garaiez, bizimodu burgesean ere basamortuko nomaden antzera bizi baikinen. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 96. orr.
Nomadek sorturiko errepubliketan, arrotzen eskuhartzea ezinbestekoa da noski hormagintza kontuan. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 174. orr.
Nomadak basamortua ordezten du; sedentarioak, hiria. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 174. orr.
Pertsona horiek nuklearraren nomadak dira, Frantzia osoan ibiltzen dira zentralez zentral, egin beharreko lanen arabera, eta askotan kanpinetan bizi dira. Berria - Gaiak 2004-10-26
Gana eta gwi herriak «zibilizatu» egin behar direla eta ehizan oinarritutako bizimodu erdi-nomada utzi behar dutela. Berria - Gaiak 2004-11-03