Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nolatsu adlag gutxi gorabehera nola.

Hitzeman du bestalde erien asurantza kutxa arramoldatuko dela eta sei hilabete barne ezagunko dela hori nolatsu eginen den.  Herria   2004-01-08

Horrek behartzen gaitu, hain zuzen, modu sinesgarri samarrean irudikatzera nolatsu joan den poliki-poliki eraikiz halako konplexutasuna.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 34. orr.

Erakutsi omen zion nolatsu egiten zen eta, baita liburu bat utzi ere.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 47. orr.

Hona zer asmatu zuen, eta nolatsu izan zen bien arteko elkarrizketa, euskarazko bertsio ez oso desberdinetarik bat aukeratzen dudalarik: [...].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 269. orr.

Hona hemen nolatsu lerrokatu ziren: 39 bonba, bakoitzak 250 kilo, beste 260 bonba 50 kiloak eta 5472 bonba kilo batekoak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 146. orr.

Ez da, ez, batere sasoi txarra kurtsoaldia eta urtearen abiada nolatsu joan daitekeen aztertzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 393. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus