Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nolabait 1 adlag
2 (izen gisa)

Asmabide horietan murgildurik ibili nintzen; baina haietako ezein ere ez zetorren noski bat, ezta nolabaitik apurrenean ere, Tsíui PÍn-en kapitulu kontraesanez josiekin.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 79. orr.

3 nolabaiteko izlag moduren batekoa; erdipurdikoa.

Marrazkiei begiratzeak nolabaiteko atsegina ematen zion.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 33. orr.

Nahi al duzu, espero al duzu zure gorputzak azkenean zerbait esatea, zerbait egitera behartzea, norbaiti noizbait nolabaiteko zerbait eskatzera bultzatzea.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 86. orr.

Gauzen nolabaiteko trinkotasunik eza.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 135. orr.

Zure hitzetan nolabaiteko mingostasun eszeptikoa sumatzen dudala iruditzen zait.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.

Ekintza gaizto hark nolabaiteko plazera emango zion ziurrenik, baina askoz ere mingarriagoak izan zitzaizkion ondorioak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 86. orr.

Helduokin, bazuen nolabaiteko harremana.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 200. orr.

Talde ekologistaren jarrerak, ordea, harridura eta nolabaiteko etsipena eragin zuen solidarioen artean.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 59. orr.

Sortze-lanerako, beste zerbait behar da... nolabaiteko indar berezia edo diziplina, edota biak.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 112. orr.

Aski da, hala dela etsi dezagun, musika barrokoko zati han-hemenkako batzuk entzutea, guztiek ageri baitute familia-aire nolabaiteko bat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 175. orr.

Antzinako ezaguera modu hori ez ote dator sinboloan oinarritutako sistema berriagoen garapeneko akats nolabaiteko baten ondorioz?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 235. orr.

Gertakizun zoriontsua dagoeneko gauzatu den gorputz eroriaren berpizkundea gure subjektibotasunean baita, ez nolabaiteko geroan gertatuko dena.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 85. orr.

Edurnek nire lankidetza nolabaitekoaz etxeko patioan hedaturiko arropaz oroitu nintzen, eta jakako lepoak goititu nituen, babesgarri ezdeusa izanen nuela jakin arren.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 403. orr.

· Mogel da lehen euskal nobelaren egilea, oso nolabaiteko nobela bada ere.  Berria - Kultura   2004-05-11

Jatorriz europarra zen jaun baten kezkak beste nolabaitekoak ziren garai hartan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 68. orr.

4 erdipurdikoa.

Gaur Fernandoren egia bertsozko horiek oso nolabaiteko eta erdipurdikotzat dauzkate euskaltzaleek eta Euskalgintzako euskalginek.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 158. orr.

Neroni bainaiz Don Kijote Mantxako, animalia honek esan duena bera, nire alde goratzarre gehiegizkoa egin badu ere; hala ere, nolabaitekoa izanda ere, eskerrak damaizkiot zeruari bihoz-bera; eta errukiorra eman didalako, inori kalterik ez eta guztiei on egiteko aroia duena.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 152. orr.

5 nolabait ere

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus