Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Noiztik zara alarguna? Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 177. orr.
-Noiztik daramatzazu betaurrekoak? -nik galde. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 192. orr.
Noiztik zegoen siberiar abegitsu haren etxean? Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 200. orr.
Tertia signat aipatu hori noiztik ote dator? Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 390. orr.
Noiztik ez ote dabiltza Euskal Herri osoan, tankera honetako eske-kantak? Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 294. orr.
Adarra jotzen, ala? noiztik aldaketa sakon hori? Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 82. orr.
Noiztik gertatzen zaizkizu erakargarri gizon gazteak. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 180. orr.
Jainkoak daki noiztik honat Cize-ko eskualdean baziren sagarrondoak, lurra eta aroa hartakoak izanez. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 16. orr.
Ez zen konkortuta jaio, baina konkortuta dabil ahaztu zaio noiztik. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 213. orr.
Auskalo noiztik sartua zen gure alderdiotara, baina, kontua da XII. menderako egiten direla tresna honen aipamen zehatzak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 151. orr.
Auskalo noiztik. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 37. orr.
Noiztik-eta [...] Madrilgo Euzkadi'ko Ordezkaritza alde bateko eta besteko presoen trukeetan, bahituak bilatzeko zereginetan eta badaezpadako halako beste proposamen eta kontraproposamen batzuetan sartzen hasi zenez geroztik. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 87. orr.
"Noiztik hona?" beraz, edo "zer dela-eta?". Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 64. orr.
Noiztik hona?, edo, Bermeon sasoi batean galdetzen zuten legez: zeatxik eta porke? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 238. orr.
-Noiztik hona egiten dut lo gauez? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 105. orr.
-Noiztik hona da soineko bat hutsala? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 46. orr.
Tiroak aditzen dituzu noiztik noizera. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 164. orr.
Solasaldiak ere egiten dizkizue noiztik noizera. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 71. orr.
Jaurlaritza presio handia jasaten ari da orain eskua zabal dezan, zehaztu ezinda baikaude jende asko preso noiztik noizera egon zen. Berria - Euskal Herria 2004-04-15