Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Noiztenka ateari so emaiten naiz ea norbait agertuko ote den. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 37. orr.
Noiztenka, baina arras bakan, kasik mokoka aritzen ere ba haatik. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 14. orr.
Lehen ere gertatzen zirela noiztenka holakoak bainan ez haatik hoin usu! Herria 2003-12-11
Oinazeak edo, noiztenka, bozkario itzal erraz batek, beti mendira igorri naute, edozein menditara eta bereziki. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 44. orr.
Goxoki lehenik, bortizki noiztenka, gizon hezleak hezten ditu hiruak zaldia, dudarik gabe, neskari kuraia emaiten diola eta ama lilluratzen. Herria 2004-10-07
Baigura kaskora! Denaden, baginuen noiztenka bederen gure euskal argitzailearen mintzatzera joaiteko parada, berak ere ez baitzuen besterik galdatzen. Herria 2001-10-04
Berak altxatu zuen, baina, noiztenka, iduritzen zitzaion ez zuela ezagutzen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 54. orr.
Auzoko haurrekin beti josteta, noiztenka ariz baserri lanetan eta eskolan gogotik ikasten nuela, hautzaroa iragan zait lorietan. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 24. orr.
Zakur zaunka bat aditzen zen noiztenka. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 67. orr.
Enpleatu batzu etzaten ahal ginen, eta lo egiten ahal ere noiztenka. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 53. orr.
Izaiten ahal da behin betiko telebista bat bainan izaiten ahal da ere noiztenkako telebista bat urtean aldika ari dena. Herria 2003-01-21
Mendeko kontzilioak (Vatikano I) Aita Sainduaren lehentasuna finkatu zuen bezala, huna azken hunek apezpikuen biltzarren elkargoari indar eman diola, noiztenkako sinodo hoieri esker. Herria 2005-12-08
[Otoitz-leku bat] daukate, Arraioz eta Lekaroz artean, Oharrizko Familia Sakratuaren serorek ongi eta ixilik apaindurik laborantza gune batean apain eta xotil, etorriko diren noiztenkako otoizleen eskuko. · noizbehinka aritzen den pertsona. ik noiztenkari. Herria 2002-09-19
Andiazabal eta beste noiztenkakoak. Herria 2001-11-01
Behar da jakin orozgainetik kultur-arte leku balios dela hor, inguruko herrien eta gazteen zerbitzuko: 550 kide kondatzen dira orotara, heietan 50 parte hartzaile bolondres, eta beste 50 noiztenkako. Herria 2004-04-08