Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

noiznahi (orobat noiz nahi; Euskaltzaindiaren Hiztegian noiznahi agertzen da) 1 iz edozein alditan.

Noiznahi hurbiltzen nintzen Iruainera Lubisi zaldi zainketan laguntzera, eta baita Obabako plazan zegoen ostatura ere, non Ubanbe, Opin, Pantxo eta zerrategiko langile gehienak biltzen ziren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 78. orr.

Noiznahi gogoan nuen Elena.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 69. orr.

Tabernan noiznahi izaten genuen lana, eta beso guztiak ere gutxi izaten ziren tarteka pilatzen zèn lanari aurre egiteko.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 49. orr.

Delako goxatze hura noiznahi gogoan, banuen batean halako ahalge bat eta bestean halako urgulu bat.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 78. orr.

Edozein huskeriagatik gorritzen zen, noiznahi; eta, orain, beroak eta aztoraturik zegoen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 116. orr.

Zeren gorputzari dagokion eginkizunak, talkatzeak eta jarkitzeak, noiznahi zernahi joko bailuke; ezerk ezingo luke, beraz, aurrera egin, ezerk ez bailuke atzera egingo.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 51. orr.

Eta nonahi, noiznahi eta nolanahi izanik ere, norbait bekatu larrian hiltzen bada, damurik gabe eta ordaina bete gabe [...], deabruak harrapatzen dio arima gorputzetik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 98. orr.

2 noiznahiko izlag

Haien obretan geure kezken oihartzuna eta -batzuetan- galderen erantzuna aurkitzen baitugu noiznahiko eta nonahiko irakurleok.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 8. orr.

Hortik segitu du ipuinak ez direla hango edo hemengo, nonahi eta noiznahiko baizik.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 83. orr.

Txoromasa, publikoa, nonahi eta noiznahikoa dela ere, inolako erantzukizunik gabeko abstrazio harroxka izan ohi da beti.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 292. orr.

Udalak hiritarrak torturatzeko modu berria asmatu baitzuen bizkitartean, auzo bakoitzeko aparkatze noiznahikoa bertakoei mugatuz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 119. orr.

Emazkidazu sei ale, noiznahikoak, mende honetakoak edo aurrekoak.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 167. orr.

3 noiznahi den noiznahi.

Mattin ahantzi nahi nuen, zeren noiznahi-den itzal egiten baitzidan, baina ezin izaiten nuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 205. orr.

Eta Trentoko kontzilioan erabaki arauak eta kanonak erabiltzen zituen noiznahi-den armatzat eta argudio bakartzat. zeren eta dantzak noiznahi-den jar baikintzakeen bekatu mortalen bat egiteko arriskuan, eta arriskuaren hartzea eta perilean jartzea berez zen bekatu mortal.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 222. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus