Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Noizko behar duzu artikulua? Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 38. orr.
-Noizko duk zintzur bustitzea? -galdegin zion bizkarrez konkor bezain zardai zenak, zigarroa ezpainetan dilindan. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 195. orr.
Arrantzaren erakustegi bat noizko? Herria 2001-09-13
-Noizko, orduan, konfettiak? -egin zuen oihu gazteetako batek, ahots hautsiz. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 210. orr.
Denborak esango digu noizko berregingo duten kostaldeko bidea, eta zein preziotan, amerikarrek, debalde egin eta, gainera, dagoeneko amaitzear izango luketenean. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 40. orr.
-Eta noizko elkarrekin zerbait hartzeko gonbidapen hori? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 123. orr.
Eta noizko erantzunak, noizko pozaren paradisua eta amets goxo guztien ordaina? Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 148. orr.
Noizko data dute? -galdetu zion Albertok. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.
Gazte jendea andanan sartu eta irteten zen auskalo noizko eta zein estilotako atetzar hartatik. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 267. orr.
Kazetari izatea noizko burutazioa den, hori ere kaskoan atxiki gabea dut. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 35. orr.
Bere ustez, 1968tik aurrera, pentsa noizko kontu zaharrak diren, sekulako iraultza gertatu zen euskara kontuetan hizkuntzak ezinbestekoa zuen batasuna bultzatu zenean. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 153. orr.
Zenbat idazle egin ote ditu kritikak ez-dakit-nongo edo badakit-noizko idazlerik handiena? Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 46. orr.
auskalo noizko (3); noizko da (4); noizko egongo (3); noizko espero (6); noizko euskarazko (7); noizko euskarazko film (7); noizko izango (4); noizko ote (6)
noizkoa da (7); noizkoa den (10)
noizkoak diren (9); noizkoak ziren (3)