Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
noizdanik (21 agerraldi, 12 liburu eta artikulu 1 ean; orobat noiztanik g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian noizdanik agertzen da) adlag noiz ezkero. ik noiztik.
Noizdanik dabiltza elkarrekin? Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 57. orr.
Ez du gogoan noizdanik ez den hain goiz jaikitzen, karreraren lehen urteez geroztik noski. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 53. orr.
Eta noizdanik du bada adiskidantzaren xarmak batbedera amodioaren xarmatik bertzeratzen? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 387. orr.
Auskalo noizdanik ez ninduen ezerk hain lur jota utzi. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 130. orr.
Auskalo noizdanik ari zen eginkizun hartan. «Kuskue tanden», 2004 - 190. orr.
Zure ustez baitezpadako neurri horiek noizdanik behar litezke indarrean eman? Herria 2004-04-08
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)