Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nobizio 1 iz fraidegaia.

Hauek izan ziren anai Jordanekin bidaliriko anaiak: Weissenseeko anai Hermann, nobizioa, apaiza eta predikaria; Würzburgeko anai Konrado, nobizioa, subdiakonoa; Würzburgeko anai Henrike, nobizioa, subdiakonoa; anai Arnoldo, nobizio klerikoa; laikoak, berriz, Koloniako anai Henrike, Wormseko anai Gernoto eta Suebiako anai Konrado.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1131. orr.

Jauffretek berak kondatzen du nola nobizioak oinez joan ziren Hazparnetik Lekornera, Zelaian gaindi, konfirmazione horretan parte hartzeko.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 72. orr.

Jaret Donibaneko zuzendaria, Salaberri nobizioen arduraduna, Ospital apezgai gazteen arduraduna.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 90. orr.

Nobizioaren brebiarioa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 612. orr.

Ordenatik irtetera zihoan nobizio gazte batek izan zuen ikuskari harrigarria.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 980. orr.

2 (izenondo gisa)

Beste behin, bazen salmo-liburua irakurtzen zekien anaia nobizio bat; ez zuen ongi irakurtzen, baina, gustura egiten zuenez, salterioa edukitzeko baimena eskatu zion Ministro jeneralari eta honek eman.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 612. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Artean mutil koskorra zela, Ordenan onartu zuten eta nobizio-maisuaren ardurapean jarri.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1037. orr.

Azken ikasturteko lehen asteetan fraideen Nobizio Etxera joana zen, eta hiru hilabeteren buruan bisitan eraman gintuzten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 161. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

nobizioen ondasunetatik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus