Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nobelagintzaren arazo nagusia kausalitatea dela, eta naturalistek aldarrikatutako ahalegina -errealitate bakar eta zinezkoaren kopia edo notario-akta baten bila- banitate eta zentzugabekeria hutsa zela. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 138. orr.
Aldekoaren lanen artean nobelagintza aztertu nuen, nobelagintza zelako gehien interesatzen zitzaidan generoa. Berria - Kultura 2006-03-08
Gaurko euskarazko literaturaren garapen mailara iristeko Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegiren nobelagintzak izugarrizko garrantzia izan du. Berria - Kultura 2004-10-02
Kazetaritzatik nobelagintzara doan tartea iragan berri duk. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 277. orr.
Gaizkiaren eta azpijokoaren gaia ere maiz agertzen da XVIII. mendeko nobelagintzan. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 16. orr.
Euskal nobelagintzan agertzen diren maitaleei buruzko liburuaren ondotik hego haizeak gure literaturan duen presentziaz lantxo bat zirriborratzen hasia nengoen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 129. orr.
Nobelagintzaren eremuan idazle berritzailea izan zen Woolf. Berria - Kultura 2004-04-06
euskal nobelagintza (7); euskal nobelagintza modernoaren (3)