Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
PEN Klub elkartea, jatorrian, poetak, gidoigileak, editoreak, nobelagileak, saiogileak eta editoreak batzeko jaio zen, horien adierazpen askatasuna defendatzeko asmoz. Berria - Kultura 2004-09-02
Eleberri horietan nabari-nabaria da, bestalde, Joyce eta AEBetako nobelagileengandik (Dos Passos, Faulkner, Hemingway eta besteengandik) hartutako tekniken erabilera, Goragalean ere suma zitekeena. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 9. orr.
Doktor Glass-ek, Hjalmar Söderberg nobelagile suediarraren pertsonaia batek, egiten duen gogoeta bat etorri zitzaidan gogora. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 127. orr.
Israel Zangwill (1864-1926), idazle ingeles judua, nobelagilea eta pentsalaria. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 285. orr.
Italiako nobelagileen tradizioa maite dut, eta Europako nobelagileen tradizio handia. Berria - Kultura 2004-01-27
Izan ere, nire uste apalean, McEwan ipuinlari hobea zen, nobelagile baino, eta, tamalez, goiz abandonatu zuen narraziogintza. Berria - Kultura 2004-05-26
Ez dut ezer asmatu eta nire nobelagile-ohiturari jarraituz zerbait asmatzen nuen aldiro, agudo sentitzen nintzen asmatutako guztia ezabatzera bultzatua. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 7. orr.
Estiloa, nobelagile esku hori, kazetaritza eta literatura elkarrengandik gertuago zeuden garai haiek... Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 78. orr.
· XX. mendean XVII. mendeko herri-nobelagile bat izatea gutxiagotzea zen Menard-en begietan. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 38. orr.
Denborarekin, zuk aldarrikatutako bide horretara jo dute euskal nobelagileek. Berria - Kultura 2006-03-08