Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nobedadeak etengabe agertu eta desagertzen zaizkigu begien aurretik. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 143. orr.
Nobedadeez gain, batek baino gehiagok eskertzen ditu lehengo gauzak. Berria - Kultura 2004-12-09
Espero izatekoa zen, a zer nobedadea. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 214. orr.
Makina berri bat ekarri zuten, kopiatzailea esaten zitzaiona, nobedadea. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 179. orr.
Hura bai nobedadea, musikari bati ordaintzea. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 156. orr.
Geroztik, ama beltzez janzten hasi zen eta horixe da gogoratzen ahal dudan nobedade bakarra. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 10. orr.
Ohean lo egiten baitzuten, beraientzat nobedade ederra zena. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 105. orr.
Laukizko herrian zan eta, nireak lez, besteen begiak be nobedade demoninozko hataraxe adi-adi egozan danak. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 34. orr.
Nobedade gisa, aurten GPS sistema erabiliko dute lehendabizikoz. Berria - Kirola 2004-06-29
Zeharkatu ohi zituen hirietan ikusitako nobedade nagusienak aipatzen zizkien. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 18. orr.
Berebiziko aitzina pausotzat aurkeztu zuten Parisen: halakoxea baitzen nobedade hori. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 447. orr.
Hasierako hamaikakoari dagokionez, ez dirudi nobedade asko egongo denik. Berria - Kirola 2006-04-02
Bere garaian nobedade izan ziren antzinako liburu hauek ere badute publikoa Durangon. Berria - Kultura 2004-12-09
Idazleen aburuz, garai zailak bizi ditu literaturak, batez ere, argitaletxeek «nobedadea» eta errentagarritasuna lehenesten dituztelako. Berria - Kultura 2004-03-27
Ez zen nobedade noski ordurako, baina hori gertatzen zen bakoitzean, gu bezala mundu guztia, muinetarainoko larritasun-zirrara batek jorik sentitzen ginen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 192. orr.
Agian, baserritar haientzat kalera jaistea, farolen argia ikustea eta musika entzutea sekulako nobedadea zela. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 83. orr.
Kazetarientzako ikastaroa antolatzea ere nobedadea da. Berria - Harian 2005-09-13
Azokara bi nobedade eramango ditu: bata, Koldo Zuazoren euskalkien mapa eta, bestea, 20005eko egutegia. Berria - Euskal Herria 2004-11-30
Hartu magnetofoia eta grabatzera joaten ginen, eta bera beldurka ibiltzen zen, ni bistan azaltzen banintzen ez zuen joko nik nahi nuen nobedade hura, horregatik ezkutuka ibiltzen ginen. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 60. orr.
Artzaina, berriz, Andaluziako mendi eta larreei buruz aritu zitzaion, baita bidean tokatzen zitzaizkion hirietako azken nobedadeez ere. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 20. orr.
Rambuteau kalearen izkinan, nobedade denda handiaren apal hutsen artean, enplegatu batzuk zeuden zutik; erakusleihoa prestatzen ari ziren. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 52. orr.
Pello Zabaleta bertsolari zena, arratsalde eder batean paseatzera atera zen mendi-aldera, eta han, pinudi baten erdian nobedadea egin, eta hamaseiren bat ordu pasa omen zituen baso beltzean bakar-bakarrik, lurrean, bere buruaz baliatzeko gauza ez zela. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 87. orr.
bi nobedade (3); nobedade izan (3); nobedade nagusia (3)
azken nobedadeak (3)
nobedaderik ez (5)