Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nobato izond/iz adkor hasiberria.

Aski nobatoak baitira gizajoak munduan egote kontuetan.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 53. orr.

Lumatu gabeko oilasko hasberri baldin baginen ikastetxe hartara gindoazenetako asko, gu bezain nobato, gu bezain ezjakin eta inozentea zen Periko ere: karrera bukatu berria, huraxe zuen lehenengo lana, aurretik, itxura denez, probatu gabea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 21. orr.

Sartu aurretik, nobatoetako batek esan zuen eraikineko lehen solairuko lurreko zurajeak su hartu zuela, dena erortzeko arriskua zegoela.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 135. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus