Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
nobatada iz adkor hasiberriarena, hasiberriari eginiko txantxa.
"Colegio Mayor" horietako batean genuen ostatu, eta, azterketa erraldoia aski ez bailitzan, hango beteranoen gustu txarreko nobatadak jasan behar izan genituen. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 34. orr.
Eskolan iritsi berriei egiten genizkien nobatada gupidagabeak. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 85. orr.