Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
nitriko 1 izond nitrogenoari dagokiona; azido nitrikoari dagokiona.
Amodio eremu suntsitua nintzen, hautsezko pentoka, zerutik isuri euri nitrikoa, belarrak berak ukatzen zuen lurra, eta egoera honek ezer onik ez zidan ekarriko. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 146. orr.
2 nitrogenoa 5 balentziarekin daukana. ik nitroso 2.
Fertiberia enpresak bestelako produktuak egiteko osagai moduan erabiltzen diren azido nitriko, nitrato kaltzio-amoniokoa eta nitrosulfato amoniokoa egiten ditu. Berria - Euskal Herria 2006-04-28
Halakorik ez zen laboratorioan: bai, ordea, amoniakorik eta azido nitrikorik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 46. orr.
Litekeena duk Alargun Beltzaren ADNa azido nitriko upel batean egotea honezkero, landareentzako ongarri bihurtua. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 69. orr.