Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nitrato (orobat nitrata g.er.) 1 iz azido nitrikoaren gatza.

Hidrokarburoak, koloranteak, nitratoak eta pestizidak dira produktu arriskutsuenak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-29

Ongarriak dira kontaminatzaileetako batzuk nitratoak, fosfatoak, nitritoak....Bolbora egiteko nitratoa ekoizten zuten lantegira.  Berria - Gaiak   2004-01-23

Hodiak-eta garbitzeko erabilitako nitrato sodikoa isuri zuten San Pedro errekastora.  Berria - Euskal Herria   2006-05-09

Fertiberia enpresak bestelako produktuak egiteko osagai moduan erabiltzen diren azido nitriko, nitrato kaltzio-amoniokoa eta nitrosulfato amoniokoa egiten ditu.  Berria - Euskal Herria   2006-04-28

Ez da arto eremurik anitz, horietan baitira nitrato horiek agertzen.  Herria   2001-07-26

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nekazaritza arloko nitrato hondakinek itsasoan eragindako kutsadurari aurre egiten. Bonba hori nitrato eta gasolio nahasketa batez osatuta zegoen.  Berria - Mundua   2004-01-03

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Leherkari mota amonio-nitratoa dela eta tenporizagailu elektrikoen bitartez zartarazi zituztela adierazi zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-12-05

Sodio-glutamatoa, gesala (potasio-nitratoa), gatz urdin edo grisa, itsas gatza, etc.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 38. orr.

Nitrogeno oxidoa amonio nitratoa kontu handiz berotuz prestatzen da.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 46. orr.

Zilar nitratozko soluzio baten tantatxo batekin ukitu nuen jalkina.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 262. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus