Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nitasun iz ni izateko nolakotasuna.

Zeren, ni ni banaiz, nitasun bat dudalako da -modu batean deitzeagatik, jaun André-, eta ni nor banaiz, nortasun bat dudalako, baina zer dira eta zertan dautza nitasun hori eta nortasun hori, eta zer dakigu haietaz? Literatura, ezer izatekotan, nitasunaren laborategia dela, geure nortasun hondatua konpontzeko balio duen tailerra.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 11. orr.

Bere burua imitatzen hasia zegoela eta nitasun berri bat asmatu behar zuela erabaki zuen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 71. orr.

Ezaguera eta jokaera, irudipen eta sentipen guztiak bat eginez "nortasun", "nitasun" eta halako hitzez aipatzen dugun identitatea osatzen dutenekin.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 71. orr.

Denbora eta gu gurinezko, neu izateko baino, nitasuna urtzeko daukagu aisia.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 76. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus