Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nirekoi izond singularreko lehen pertsonan mintzatzen denak bere nahi edo interesari soilik begiraturik jokatzen duela adierazteko erabiltzen duen izenondoa. ik neurekoi.

Tontoa ez ezik, nirekoia sentitzen nintzen, ankerra, adiskide eskasa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 145. orr.

Temati alena ni, nirekoi halakoa.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 151. orr.

Nik atzo nire kasuaz pentsatzen nian bakarrik, nirekoi samarra izanik: niretzat gerran interesa zegoan, negozioa.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 328. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus