Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez da gehiago nireganatu, baina bizpahirutan begiratu egin dit. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 62. orr.
Eta gizon hura nor den hatzaz seinalatzen badidate, bera nireganatzeko, ezagutzeko eta adiskide egiteko irrikatan nago. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 308. orr.
-Badrulbudur printzesa nireganatu arte ez dut onik izango. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 217. orr.
Merezimendu osoz nireganatu dut libertino lizun haragikoiaren titulua. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 154. orr.
Batzuetan kosta egiten zaidak hemengo edertasun hau nireganatzea -esan zuen osabak-. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 86. orr.
Udaberriko sentsazioak nireganatu ditut azkenean eta oso aldi egokian nago zerbait hunkigarria sortzeko. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 121. orr.
Geroztik ohartu naiz, Gilen laborariak ohartarazirik, frantsesa nereganatu dudala amak erakatsi euskara arrotz bilakatu arte eta gainera kasik gutietsiz. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 19. orr.
Berak nireganatu du erregearen, beronen kontseilari eta handikien onginahia. Elizen arteko biblia Esd 7,28
Behin baino gehiagotan, ahoaren beteaz, isiltzekoren bat erranen nuen noski, baina nik, dama horren arreta nireganatu bertze gogorik ez nuen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 251. orr.
Horren faltan, gaitasun ikaragarriak nireganatuak nituen beste alor batzuetan. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 62. orr.
Nola erabil dezake droga sare batek ni bezalako arrotz bat? Eta kokaina hori, kokaina izatekotan, nireganatuko banu? Edo poliziari esanen banio? Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 46. orr.
Zergatik nireganatu behar nuen bizi zirelarik eskuetaratu nahi izan ez zidatena? Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 33. orr.