Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nini 1 iz ume txikia. ik ?i?i.

Ez dezaten pentsa etxetik kanpo moldatzeko gauza ez den nini errukarria denik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 47. orr.

Haur koxkortzen hasia eta nini sortu berria haiekin doaz.  Berria - Euskal Herria   2004-08-15

Jatorritik bidaiari lotua den jaialdi honek aurten amaren tripan dagoen ninia edo Egiptoko lurrek gorde altxorrak zintzilikatuak dituzte.  Berria - Kultura   2004-05-09

Ibai bazterrera jo zuten hogei eguneko ninia eramanez.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 173. orr.

-Txibatoa? -Aloñak, ninia tititik zintzilik-.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 109. orr.

Aldi hartan bizia galdu zuena 22 hilabeteko nini txiki bat izan zela, zorigaiztoko bonba baten ondoan pasatzeagatik.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 84. orr.

Baldin eta buruko mina bazuen, edota oinetako arkuak ziztaka bazituen, kexuka aritzen zen, urrikalgarri, nini bat antzo.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 150. orr.

Nini baten moduan tratatzen zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 32. orr.

nini baten ipurdia bezain soila nuela kokotsaldea eta ez nuela bizarra egiteko premiarik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 118. orr.

Begiratu zuelarik, ikusi zuen bere adineko neska bat, "coca-cola" tiserta zikin luze bat gona gisa, nini biluzi bat altxoan.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 162. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Nere esku lodiak olioz bustitzen nituen eta zure nini gorputz ttipia artoski eta emeki manipulatzen nuen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 232. orr.

3 begi-ninia.

Begiek ez zuten ez bizitasunik ez distirarik, eta nini gabeak ziruditen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 26. orr.

Betazalek niniaren erdia estaltzen zioten.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 202. orr.

Saloira bildutako emakumeak [...] larru gorri jarri ziren, beren gorputz gorriztatuak denon begiei, eta batez ere errege-ordearen nini zuriei eskainiz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 73. orr.

Ez naiz niniak mintzen edo ikusmena zauritzen duten irudiez mintzo.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 271. orr.

Niniak ere katuarenak zituen, eta sudurpean ageri zitzaizkion ile apurrek ere katua zekarkidaten gogora.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 43. orr.

4 begi-nini

Argi gutxi denean zabaldu egiten da begi-ninia, argi gehiago sar dadin.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.

Emakumearen begi-nini beltzak lasai zeuden.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 91. orr.

Medikuaren linternatxoak begi-nini dilatatu batzuk argitu zituen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 106. orr.

Begi-ninietako hondo-hondotik begiratzen zidan gogortasun neurriz gaineko batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 59. orr.

Ispilu aurrean eseri zen bere begi-nini zabaldu beltzei so.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 332. orr.

Lehen gutuneko azken esaldi hura begi nini dilatatuetan irakurri zion, baina espresio goxo eta irribarresua erakutsi zuen Macarenaren aurpegiak.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 102. orr.

Begi-nini gardenen inguruan argizko uztai horixka zeukan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 63. orr.

5 -en begiko nini

Gramo bat azukre pisatu nuen, platinozko arragoan (gure begiko ninia zen huraxe) su emateko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 226. orr.

Nire poltsikoa gizentzera etorriko da jabe koleratuak bere begiko niniaren truke ordainduko duenaren laurdena.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 26. orr.

6

Debaldetan pasa ditut hatz-niniak paretan.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 25. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begi nini (17); nini beltz beltz (3)

begi ninia (20); begi ninia itxiago (3); begiko ninia (3)

begi niniak (23)

begi ninian (5)

begi niniaren (7)

begi niniek (5)

begi ninien (5)

begi ninietako (3)

begi ninietan (15)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus