Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ninfa 1 iz maila apaleko jainkosa, iturri, ibai, baso edo mendietan bizi zena. ik naiade.

Herritarrek uste dute inguru horietan ninfak eta satiro ahuntz-hankadunak bizi direla.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 265. orr.

Edan ezazu ura iturri honetatik, eta ahuntzak ere gera daitezela, iturriko ninfen ondoan, atseden hartzen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3870. orr.

-Ulises gizajoa Kalipso ninfaren jauregian dago, uharte batean, berebiziko sufrimendua pairatzen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 21. orr.

Akaian eta Peloponeso guztian Doro izan zen Errege, Helenosen eta Phthia ninfaren semea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1790. orr.

Ninfa iheslaria sastrakan katigatuta zegoela hurbildu zitzaion Dionisos.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 140. orr.

Ninfaren lotsaizunak mirestu egin zuen Dionisos jainkoa, zaila baitzen ninfen artean hain malezia gutxikorik eta lotsagorritzeko adinako apaltasuna zuenik aurkitzea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 140. orr.

2 intsektuen metamorfosian, larba egoeraren ondoko animalia.

Eta bihurgune geldo batek sortzen duen putzuan, nenufar horiak eta ninfa ardo kolorekoak ikus daitezke diz-diz, eguzkiaren argitan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 146. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus