Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ninbo 1 iz hodei gris iluna, euria sorrarazten duena.

Ninbo, kumulu eta zirruak ikusi zituen, harietan desegiten zirenak irudi apetatsuak osatu eta gero.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 43. orr.

Ortzi honetara hodei eta ninbo hegalarien egile diren halako gorputzak ere kanpotik etortzea gertatzen da.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 421. orr.

Hodei eta ninbo jariotsuak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 423. orr.

2 argi koroa.

Halo, [...] zentzu hertsian astro bat inguratzen duen argi-eraztuna, eta maiz samar "aureola" edo "ninbo"-arekin nahastu ohi dena, jainko eta santuek buru inguruan izaten duten antzeko fenomeno batekin, alegia.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 134. orr.

Peshteko artista jainkozale Szedgkinen Eguberria pinturan, "ninboa" ez dute Ama Birjinak eta Haurrak bakarrik.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 135. orr.

3 kumulu-ninbo (orobat kumuloninbo) iz kolore gris iluneko hodei masa trinkoa, ekaitz gogorrak sortzen dituena.

Begiak herts eta aldizka kumulu-ninboak zein estratu-kumuluak zitzaizkion argitzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 146. orr.

Ortzaizean multzoturiko kumulu-ninbo astunak airez, sabelak haurrez bezala, husten eta hertzen ziren. Txingorra, berriz, bestelako prozesuetan eratzen eta ekoizten da: goranzko haize bertikal bortitzak dabiltzan kumuloninboen barruan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 137. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus