Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Azala zimela nuen, horixka matea, nikotinaren kolorekoa. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 199. orr.
Hatzetan ageri zuen nikotinaren horitasunak ematen zion aire zaharkitu hura. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 428. orr.
Hatzetan nikotinak uzten duen arrastoa nabari, une batez ere ez zuen geldi edukitzen eskua. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 27. orr.
Nikotinak horituak zeuzkan eskuin eskuko hatz luzea eta erakuslea. Nire urdail nikotinaz beteari. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 11. orr.
Larrua nikotina sulfuroaz igurzten diete, borrokan hasi eta kontrarioa zozotu dadin. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 98. orr.
Barre batean hasi zen Suso, nikotinaz zikindutako haginak agerian. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 59. orr.
Gauza jakina da nikotinak ikusmen-lausotzea ekar dezakeela (anbliopia), eta akromatopsia ere bai, batzuetan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 38. orr.
Nikotinaren menpekotasunaren kontrako tratamenduak Berria - Euskal Herria 2006-01-05
Medikuak baimendutako nikotina-dosia neureganatzen nuen bakoitzeko, hamar begik gurutziltzatzen ninduten. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 24. orr.
Larrua nikotina sulfuroaz igurzten diete, borrokan hasi eta kontrarioa zozotu dadin. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 98. orr.
Bi aukera daude: nikotina partxeak, eta pilulak. Berria - Euskal Herria 2004-06-01
Jateko gogoa ere gehitzen du nikotina faltak. Berria - Gaiak 2004-03-20