Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
niki iz puntuzko alkandora, askotan mauka motzekoa.
Mantxa gorri bat sumatu nuen nire nikian, odolarena ematen zuena. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 342. orr.
Soineko gorri bat daramat soinean, eta Juanluisek niki berde bat eta lihozko galtza beltzak. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 92. orr.
Zer eramango du jantzita, Off Spring-en nikia ala Nafarroa Oinezeko kamiseta grisa? Laranja koloreko ilea daukanak niki estua gorantz jaso eta prakak lotzen dituen botoia eta gerrikoa askatu ditu. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 281. orr.
· Ilea atzealdean bildua, praka motzak eta niki tiranteduna. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 10. orr.