Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nihilista 1 izond/iz nihilismoarena, nihilismoari dagokiona; nihilismoaren aldekoa.

Arrazoiak? bat, seguru asko, nire orduko pentsaera eta jarrera nihilistak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 91. orr.

Egiaztapen nihilista horiek ez dakarte deus berririk.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 43. orr.

Batzuei otoitz nihilista irudituko zaie, baina ez da otoitz nihilista, norberatasunaren aurkako otoitza baizik.  Berria - Kultura   2004-03-31

Nihilista izan daiteke hitz egokia, bai, ez bainintzen biziki abertzalea [...] ezta ikaragarri ezkertiarra ere [...], baina, aldi berean, banuen beti kontra agertzeko joera bat ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 91. orr.

• 2 iz Errusian XIX. mendearen erdialdean sortu zen, eta balio sozial eta moralei uko egiten zien mugimendu iraultzailearen aldeko pertsona.

Piotrek beti egotzi izan zion istripuaren ardura Tsarrari, eta hura izan zen, nork daki, nihilistekin bat egitera eraman zuen arrazoietako bat.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 151. orr.

Helsinkin aldi bat pasatu ondoren, nihilisten taldekoa izandako kide baten bitartez, basozain lan erosoa lortu zuen lurjabe handi baten lurretan, iparraldean, Suomuyarvi lakuaren inguruan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 152. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus