Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nietzsche kritiko gogorra izan da, agian gogorrena, bereziki kristautasunarekin, nihilismoaren defentsa egiten zuenean. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 265. orr.
Nihilismoa da gure historia kulturalaren emaitza: kristautasunaren, moralaren eta filosofiako egiaren kontzeptuaren ondorio nahitaezkoa da. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 38. orr.
Nihilismorako joera hark deseroso jartzen ninduen, nork bere burua bere ezerezaren ispilu aurrean ikustea ez baita kontu atsegina. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 286. orr.
Nihilismoaren eta fanatismo ideologikoaren kontra, tinko sinesten zuen gizakiak pertsona moduan duen balioan. Berria - Kultura 2004-01-15
Ez nuke nahi inork ulertzerik egiaztapen horretatik atera beharreko ikaskizuna etsipena edo nihilismoa denik. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 30. orr.
Baina ez da ahaztu behar ETAren formazio ideologikoan Europako pentsamendu joera berriak nagusitu zirela, ateismotik existentzialismora, marxismotik maoismora, antikolonialismotik nihilismora. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 53. orr.
Literaturan, idazkuntza konbentzionaletik eta haren azturetatik libratzeko ahaleginak tarteko, existentzialisten absurdura eta Beckett-en nihilismora eramango zuen horrek. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 173. orr.