Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nihaur naiz denbora. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 28. orr.
Nihaur jaitsiko naiz gustuan. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 98. orr.
Oixtian aipatu ditudan jende estonatuek naute nihaur akuilatu eta itzuli mitzuli filosofoetan erdi galdurik utzi! Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 43. orr.
Ez dut omen erranen, nihaur han bainintzan. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 12. orr.
Badaukat ene paperetan gutun bat, nihaur Hazparnetik Parisera bidali nindutelarik [...], André Hiriart-Urruty zenak handik bidali zidana. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 169. orr.
Karrikan dabiltza edo barneko edozein xoko aski handi zaie, nihaur bainaiz nihauren oroitzapen. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 93. orr.
Nihaur ezen Nafarroak nau sortua, Gaztela Berriak Alcalan eskolatua, Frantziak gizon heldu egina, Gaztela Zaharrak Salamancan goraipatua, Portugalek apaindua. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 13. orr.
Bat-batean, nihaur ere haur ttiki senditu nintzen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 180. orr.
Batzuetan haatik, nihaur ere ahalge naiz! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 95. orr.
Egia erran, nihaur ere gogoetatua egona niz, Eguberriko bestaz erraiten ahal direnak oro ez ote diren jadanik erranak eta aspaldian gainerat! Herria 2005-12-22
Baina menturaz nihaur baizik zaurtzen ez nautenez bozkaria nintekeela. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 201. orr.
Zergatik ez nezake aitor, nihaurk egiaztatu ahal izan nuela puntu harrigarri hori. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 90. orr.
Nihaurk erantzuten ahalko nuen! Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 116. orr.
Nihaurk ene baitan, nihaur bakarrik deus ez niz. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 88. orr.
Behar nuke nihaurk ene burua inarrosi berriz hasteko. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 42. orr.
Ez dakit berria zuzena den, aitortzen dut ordea nihaurk ene zalantzak baditudala gai horri buruz. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 96. orr.
Hutsa bete da erdizka eta nihaurk ezagutu baitut Etienne Salaberry eta haren idazteko talendua, badakit erdi hartara ez naizela heltzen. Herria 2001-08-02
Nihaurk ere badakit zer zor diogun [Juan San Martain] gipuzkoar lagun horri iparraldeko batzuek bereziki "Egan" aldizkariaren arduradun izan zen urteetan. Herria 2005-06-02
Karrikaz karrika ibili nintzen, nihaurek ez jakin zeri buruz... Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 141. orr.
Zeren eta ez baitakit nihaurk ere. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 93. orr.
Eta argia piztera noalarik orroitzen naiz ez dudala nihaurk barnetik pizten ahal. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 44. orr.
Nihauri eta nere familiari gertatua kontatzen dut, gertatu den bezala eta kito. Herria 2005-06-30
Orain erran behar banio Mixel deputatuari... horren fazoina gostako zaut nihauri urtean 150 mila libera baino gehiago... Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 92. orr.
Orduan naiz nihaur ere Sorogaineko behi gaizo bati so gelditu, nik hari beha eta harek nihauri. Herria 2001-02-01
Gosea engainatu nuen itoka janez ostatu triste batean, edariak haserrea goxatzen zidala, nihaur nihauri istorio ments eta gazi gozo kontatzen ari nintekeela naski. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 114. orr.
nihaur bainaiz (3); nihaur bainintzen (3); nihaur ere (51); nihaur ere ez (4); nihaur izan nintekeela (3); nihaur joanen naiz (3); nihaur nauzu (3); nihaur nintzen (3)
nihaurek ere (12); nihaurek ere ez (4); nihaurek ez dakit (3)
nihauren baitan (16); nihauren burua (5)
nihaurk bezala (3); nihaurk ene (4); nihaurk ere (25); nihaurk ere ez (3)