Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nigeriar izlag/iz Nigeriakoa, Nigeriari dagokiona; Nigeriako herritarra.

Aratseko 9etan, "Trans-blues" ikusgarria: Beñat Amorena-ren Burrunka taldea, Tui Mamaki, Nubians kamerundar ahizpak, Kamel Zekri nigeriarra, Mixel Etxekopar eta bertze...  Herria   2004-07-22

Endurance 33 urteko bilbotarra, eta jatorriz nigeriarra, Basurtoko Ospitalean zendu zen etxeko leihotik jausitakoan izandako zaurien ondorioz.  Berria - Euskal Herria   2004-02-05

Mamuak harrapatzeko sarea bukatzen ari nintzela eta, Amos Tutuola idazle nigeriarraren Mozkor bat sasirik sasi hartu nuen eskuetan, mende honetan idatzi den mamu-liburu boteretsuenetakoa baita nire ustetan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 78. orr.

Hondoratutako ontzietako batean 38 maliar, hiru gambiar, nigeriar bat eta bolikostar bat zihoazen.  Berria - Mundua   2006-03-09

Hori afroingelesa dun, nigeriarra beharbada.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 139. orr.

Neurri handi batean petrolioaren aberastasunak eraman ditu nigeriarrak miseriara.  Berria - Mundua   2006-02-10

Harrika hiltzera zigortu dute nigeriar bat, ezkontzaz kanpo haurra izateagatik.  Berria - Gaiak   2004-10-14

«Hemen [Espainian] bizi, lan egin eta zergak ordaintzen ditugu; hemengo kultura ikasten ere ari gara, baina ezin dugu bozkatu; esklaboak bezala bizi gara», kexatu zen Leonard Ogunleye Nigeriar Elkarteko lehendakaria.  Berria - Euskal Herria   2004-06-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jatorriz nigeriarra (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus