Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nibel 1 iz galga.

Eraikuntzen orubeetan trazak egitea, eskuairak, nibelak eta lerroak erabiliz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 410. orr.

Nukleoaren gainean zoladura jarriko da erregela eta nibelarekin doi-doi berdinduta, marmolezko losazkoa edo mosaikozkoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3230. orr.

Zentzuzkoagoa da misilek eta itsaspekoek erabiltzen duten orientazio-sistema inertzialarekin konparatzea labirintoa, edo, konparaketa sinpleago batera etorriz, burbuilazko hiru nibel biltzen dituen tresna batekin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 125. orr.

Eraikuntza horretan, justizia erabiliko dut plomutzat, zuzenbidea nibeltzat.  Elizen arteko biblia   Is 28,17

2 maila.

Berrogeita hamar mila libera balio zuten oholez beteriko ontzi bat harrapatuta trabeska paratu zuen enbatak estuneko bigarren dartsenan sartzen zelarik, eta portura heltzeko ahalegin hartan itsas nibeletik hirurogeitaka oinera jaurti zuen uhin batek harkaitzetan gora.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 129. orr.

Oinaze-eragileak ankertzen doazen heinean, gizonen arimak ere gogortu egiten dira, isurkinak eta beren baitako gauzak nibel berean jartzen diren moduan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 75. orr.

3 nibelean

Plataforma hori nibelean egingo da zabaleraren ia erdiraino.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2590. orr.

Hondoraino iristen direnean, azpitik ez zaizkie hodiei oso egitura altuak egingo, nibelean joan daitezen ahalik eta biderik luzeenean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3990. orr.

4 ke nibel interj adkor

Ke nibel!-hau da, hau, ero koadrila!  Berria - Kirola   2004-06-16

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus