Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

neutrofilo iz giza odoleko leukozito mota ugariena, baterioak eta onddoak fagozitatzeko egitekoa duena.

Neutrofiloak immuno sistemako zelulak dira berez, koloratzaile neutroz tindatzen diren zelulak.  Berria - Gaiak   2004-06-04

Zientzialari espainiarren arabera, neutrofilo horiek tumore gaizto baten gainean egiten duten presio mekanikoak minbiziaren garapena oztopa dezake.  Berria - Gaiak   2004-06-04

Neutrofiloek minbizia garatzea eragotzi dezaketela uste dute.  Berria - Gaiak   2004-06-04

Neutrofiloak zelula gaiztoen haztea eragozteko ez ezik, tumoreak deuseztatzeko gai ere izan zitezkeela.  Berria - Gaiak   2004-06-04

· Tumoreak inokulatu eta denbora batera ikusi zuten tumorearen inguruan zeuden neutrofilo zelulek egindako presioak minbizia eragiten duten zelulak zabaltzea eragozten zuela.  Berria - Gaiak   2004-06-04

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus