Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ahots neutro gizabidetsu batez, kortesia galdu gabe betiere, aski izan zuen erantzun sendoago hau emanik. Haren ahots neutro, grinarik gabea barnea kiskaltzen zion pindar bortitza mozorrotzeko baizik ez zen. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 143. orr.
Behar-beharrezkoa izanez gero, hitz neutro onargarria penis da. Josuren mintza-doinu betiere neutroak begiak bihurrarazi zikidan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 69. orr.
Aurpegiera neutroa jarri zuen Ruche jaunak, barrutik estutzen zuen zirrara agerian ez uzteko. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 405. orr.
Giroa oso neutroa zen, eta bazuen antza zure ume jaioberria kristal batzuen gibeletik ikustera joaten zaren gela horiekin. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 183. orr.
Bigarren koka takadak ez zidan mintzamena itzuli, baina, whiskyaren eta zerbezaren laguntzaz, ez ongiezik ez bozkariorik gabeko egoera neutro batera igorri ninduen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 17. orr.
Ikuslearen denbora ez da jario beti berdin eta neutro bat, ekintzak kokatuz doazen ontzi bat; oso bestela baizik: ekintza horiek beroriek determinatzen dute denbora. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 225. orr.
Zoriontasuna doinu neutro eta idor batekin deklaratzen da jeneralean, eta, zergatik ez esan, etsipen aire batekin, etsitzen jakite bat baita zoriontasun deklaratua. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 128. orr.
Edifizio neutro, kolore bako, garden eta funtzionala. Berria - Kultura 2004-05-25
Historia dela bazter nahasle, eztabaida piztaile, ez bere baitarik, neutroa baita -izan behar luke segurik- baina gizonek bereganatzen baitute beti eta hola bata bestearen kontra altxatzen direlakotz. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 155. orr.
Ez dagokit juzkatzea, deskribapen ahalik neutroena baita nire zientziaren lanabes behinena. Ez dago enuntziatu orokorrik, enuntziatu askerik, neutro eta burujaberik. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 114. orr.
Ez dira egitasmo neutroak, ezta neutralak ere. Berria - Euskal Herria 2004-11-07
Idaztea ez baita ekintza neutroa. Berria - Kultura 2004-12-04
Ez da erraza hura era neutroan deskribatuko duen inor aurkitzea. Berria - Gaiak 2004-05-12
Bada banakuntza bat batetik emozioaren ikuspegi "neutroen", emozioa ekimenaren arautzaile hartzen dutenen, eta bestetik emozioa subjektuaren emaitzen beheraldiekin batera gertatu ohi den disfuntzioaren erakusgarri bezala hartzen duten ikuspegi negatiboagoen artean. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 117. orr.
Bokal fonemak hizkuntza batean bi nolakotasun edo tinbre sorta (bata "argiagoa" eta bestea "ilunagoa") osatzen badituzte, edo kopuru bereko bi fonema sorta dira, edo fonema neutro bat ere badago. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 158. orr.
Tautologia eta antilogia ez den formula bati neutro esaten zaio. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 145. orr.
Era berean, esan dezakegu indoeuropar hizkuntzak bazuela neutro singularreko -d bukaera, adjektiboek agertzen zuten -m-tik desberdina zena, pronominala esaten diogun flexioan. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 267. orr.
Gizon eme handia naiz, gizon ar handiak gizon ar handi diren modu berean, ez bilatu ilargia eguerdian, gure espeziearen izena maskulinoa da eta ez neutroa kasualitatez besterik ez, beharbada horrela izango da beste hizkuntzaren batean ere, gramatikak ez du zeresanik kasu honetan. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 20. orr.
Aurretiazko kalkulu zuhurrik egiteko gauza ez, tornasolera erreakzio neutroa emateraino nahastu genituen, eta nahastea izugarri berotu zen noski, ke zuria zeriola borbor. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 46. orr.
Atsegin handiz hartzen dute atsedena beren sentipen gaiztoek sorrarazten dieten barne-garraztasunetik, hiperklorhidriko batek gai neutro bat irensten duenean bezalaxe. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 51. orr.