Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

neutraltasun (39 agerraldi, 12 liburu eta 21 artikulutan) 1 iz neutrala denaren nolakotasuna.

Termino hori aurkezteko erabili den neutraltasuna harrigarria da; gaur egun, "garapena" esanez gero edozein gauza uler dezakegu ia-ia.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 43. orr.

Batzordearen neutraltasuna izango da gakoa.  Berria - Kirola   2004-12-23

Zenbait gizarte-zientzialarirentzat, positibistentzat, gizarte-zientzietan ez da balio-iritzirik eman behar, eta erabateko neutraltasuna lortu behar da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 18. orr.

Max Weber-entzako edozein fenomeno sozialen ikertzailearentzat obligazio etiko eta eskakizun metodiko baitezpadakoa da neutraltasun eta objektibitate absolutua.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 188. orr.

Indiferentzia ideologikoa edo neutraltasun erlijiosoa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 75. orr.

Terrorismoaren aurrean neutraltasunik ezin da erabili, informatu bai baina propaganda egitea ez da inolaz ere zilegi, eta biktimek ez dute horrelako irainik merezi.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 99. orr.

Moskuk Georgian duen enbaxadore Vladimir Txjikvishvilik bere agintariak «neutraltasunez» jokatuko dutela adierazi zuen atzo.  Berria - Mundua   2004-05-06

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Neutraltasun hauste auzi bat.  Berria - Mundua   2004-03-13

Kargutik kentzeaz gain «konfiantza galeragatik», behin-behinean etxean atxilotuta edukiko dute buruzagi militarra, «aukera politikoekiko neutraltasun betebeharra urratu» duela argudiatuta.  Berria - Mundua   2006-01-08

Justiziaren ikur tradizionala dut gogoan, haren balantza, haren itxura barea, neutraltasun seinale modura hostoz gainezkatzen den eremu hori.  Berria - Harian   2005-10-16

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus