Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Abantaila handi bat du itsasoak bizileku izateko: itsasoan, ia zeharo neutralizatuta dago grabitatea; horren ondorioz, oinarrizko egiturak baino ez dira behar leku batetik bestera mugitzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 15. orr.
Ondorioz, gero eta handiagotuz doan pilula-dosien eraginagatik, sorgortasun itxurako bat nagusitzen da eriaren baitan, bakardadea eta beldurra neutralizatzen dituena. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 159. orr.
Borondate politikoa egonez gero, posible litzateke Herritarren Zerrendaren legez kanporatzea neutralizatzea. Berria - Euskal Herria 2004-06-01
Arriskua neutralizatzeko. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 120. orr.
Baina, orain kontua ez da diskurtsoa neutralizatzea, bera beste zerbaiten zeinu bihurtzea [...]; haatik, kontua da bera bere sendotasunean iraunaraztea, berari dagokion konplexutasunean azaleraztea. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 57. orr.
-Eta orain Weyler neutralizatzea askoz ere gaitzagoa da. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 63. orr.
Antigorputz batzuek eragin kimikoa dute eta bakterioek sorturiko pozoia neutralizatzen dute. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 162. orr.
Neutralizatu beharra zegoen, nola edo hala, berniz haien gorputz gaixoaren barruan, berun oxido askeak eragiten zuen basikotasun gehiegia. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 212. orr.
Digestioan parte hartzen duten entzima gehienek ingurune azidoan lan egiten ez dutenez, pankreako jariakin bat injektatzen zaio lehenik janari likidotuari, neutralizatzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 209. orr.
Era berean, lurra gazitu eta euri azidoa neutralizatzen ditu. Berria - Gaiak 2004-08-21
Esaterako, esaten denean euskara zenbaitetan, s / z bereizkuntza neutralizatuta, ziztukari bakarra dagoela. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 151. orr.
Balio fonemikoa du, baina dardarkariaren alde neutralizatzen da hitz-azken eta kontsonante-aurretan. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 146. orr.