Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

neutral 1 iz gerra, auzi edo kidekoren batean, ez alderdi bataren ez bestearen alde agertzen ez dena. ik neutro 3.

Gu ez gara ez alderdi batekoak ez bestekoak, neutralak gara, eta protesta egingo dugu!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 264. orr.

Zintzo jokatu dugu, baina ez gara neutralak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 12. orr.

Balio eta arrazoien arteko konfliktoan erabakitzeko, balio eta arrazoien artetik kanporako instantzia bat hartzen da, matematikoa eta -moralki- neutrala itxuraz: gehiengoa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 20. orr.

Aldiz, Ingalaterrako bidean Irlanda neutralean maiatzaren 17an lehorreratu den hegazkinetik pasaiariak irten ahala egia jakingo da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 227. orr.

Guri buruzko "ezkutuko negoziazioak" hasi baitira, "indar aleman eta aliatuen artean, bitartekari neutralekin".  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 30. orr.

Profesional neutralak aritzen dira epaileei ulertzen zailak diren gauzak esplikatzeko ahaleginetan.  Berria - Gaiak   2006-04-05

Gero eta gizon-emakume akritiko eta neutralagoak nahi gaituzte, eta horrekin lotuta dago hori.  Berria - Kultura   2004-11-24

2 alderdi batarena nahiz bestearena ez dena, alde batera nahiz bestera makurtzen ez dena.

Adarraga pilotaleku neutrala da, zaleek, ordea, ez dute zalantzarik izango nor animatu erabakitzeko orduan.  Berria - Kirola   2006-02-14

Eskualde neutraltzat hartzen ziren beti oasiak, emakumezkoak eta haurrak bizi baitziren gehienbat horietan.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 127. orr.

Tazitoki zona neutraltzat hartu ohi dira entrenamendu-eremuak.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 148. orr.

Galderarik egin ez zezaten, hitz egiteko gai neutral bat bilatu nuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 126. orr.

Orain harexen traizioa modu neutro eta neutral batean kontatzea, txitxare espezie berri baten deskubrimendua balitz bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 107. orr.

Izatez, habe solido batean, bada eskualde bat geruza neutral horren gainean eta azpian, konpresio- edo tentsio-indar nahiko txikiak jasaten dituena habea kargatzen denean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 25. orr.

Ez dira egitasmo neutroak, ezta neutralak ere.  Berria - Euskal Herria   2004-11-07

3 (adizlagun gisa)

Espainiak gerra hartan neutral iraun izanari esker, Europa guztitik zetozen familien eta jendeen egoitza bihurtu zen Donostia.  Askoren artean   «Rataplan» - 58. orr.

Uste duzu irlandarrek neutral jarraituko dutela?  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 75. orr.

Pentsamendu horiek iturrian bertan "germaniarrek" isuri dituzten ala ez [...] Ortega neutral, edo zalantzan, gelditzen da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 230. orr.

Euskal enpresaburuek arrisku bat dugu: euskal autogobernuaren eta Espainia konstituzionalaren etorkizunaren inguruan neutral gelditzea».  Berria - Ekonomia   2004-06-01

Memento honetan, Errusia erabat neutral mantentzea gauzarik onena izango litzateke Saakashivilirentzat.  Berria - Mundua   2004-05-06

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus