Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
neurtze iz (zerbaiten) luzera edo kidekoren bat mugatzea; zernahi magnitude mugatzea.
Erregeak, lur-neurtze lanak finiturik, bilkura itxi zuen, berau jasoa geldi zedin dagokion bilkura-akta idatzi zen, eta Raimundo Silva etxerantz itzuli zen, arratsa aurreratuta zegoen eta. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 264. orr.
Hutsegitea ez zen gehiago ezbehar komiko samar bat, etsamina bat izorratzen edo nota jaisten dizuna: hutsegitea eskaladan zoazenean bezala zen, indarrak neurtze bat, kontura-jauste bat, maila bat gora, adoretsuago eta trebeago bilakatzen zaituena. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 103. orr.