Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aretoa neurtu gura nuke. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 263. orr.
Neurtu zuen, bada, hiria makilaz, eta bi mila kilometrotik gora zen; luzera, zabalera eta altuera berdinak ziren. Elizen arteko biblia Ap 21,16
Ofizialak zakua eskuetan hartu, lupaz zentimetro bakoitza aztertu, pisatu, neurtu, usain egin eta ostikoka ere erabili zuen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 285. orr.
Hark neurtu zuen aurrenekoz zehaztasunez Lurra. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 81. orr.
Metro kuboetan neurtu behar baita, betelana egiteko. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 141. orr.
· Soka ondo tenkatuaren laguntzaz, hesolatik piramidearen oinarrira zegoen distantzia neurtu zuten. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 45. orr.
Sarreraren luzera eta zabalera ere neurtu zituen. Elizen arteko biblia Ez 40,20
Etxe haren luze-zabala neurtu izan balu, [...]. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 19. orr.
Ukaldi txikiak jotzen zituen hezurretan, haien lodiera neurtzeko, Imajinatu nuen eskumuturrean, erlojuaren lekuan, aparatu berezi bat neramala, zunda moduko bat, itsasoaren edo ibai baten sakonera neurtu beharrean, puntu geografiko bakoitzaren denbora-sakonera kalkulatzen zuena. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 108. orr.
Ekialderantz egin zuen gizonak, eta eskuan zeukan kordeltxoaz bostehun metro neurtu zituen. Elizen arteko biblia Ez 47,3
Mugarritik bi arra neurtu, eta eskuekin lurra kentzen hasi zen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 60. orr.
Hiri handi honetan distantzia laburrenak ere kilometrotan neurtu behar direnez [...]. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 122. orr.
Horrela, bai begiz eta bai ukituz, zauriaren tamaina neurtu ahal izan zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 826. orr.
Egunen batean itzuliko naiz, nire ametsen distantzia neurtzera. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 268. orr.
Bi metro neurtzen zuen bufanda. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 93. orr.
Phobos [...] forma ez-biribilekoa da eta, gure ilargiarekin konparatuz, adibidez, txiki samarra da: 27 kilometro neurtzen ditu alde zabalean eta 19 kilometro estuan. Berria - Gaiak 2004-12-16
Horretan behintzat zu baino gehiago naiz, nahiz eta lau oin besterik ez neurtu, eta ez dut uste gehiago haziko naizenik, zabalean ez bada. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 42. orr.
Eskultura eta arkitekturaren erdibideko panelek 5 x 2,70 zentimetro neurtzen dute, eta bi paretetan daude zintzilik. Berria - Kultura 2004-06-22
Izotz-azazkal 12-15 zentimetro neurtzen dituztenak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 256. orr.
AAU balioak milisegundotan neurtu ohi dira. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 23. orr.
Hor ditugu [...] gizakiak denbora neurtzeko erabili izan dituen hiru elementu nagusiak: eguzkia, ilargia eta lurra. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 30. orr.
Egunak, asteak, urteak, mendeak, denak dabiltza zinez neurtzeko erraza ez den zerbaiten neurtu nahian: denboraren iragana. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 24. orr.
Denbora oso ondo neurtu dute. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 276. orr.
Neurtu ez zezakeen une etengabe batez gizona suge erraldoiaren parean aurkitu zen, horma bezain geldo. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 30. orr.
Doan aldia, suma hala neurtzen dugu; baina iragana, jada ez dena, edo geroa, oraindik ez dena, nork neurtu? Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 260. orr.
Neurtu ere egiten ditugu, halako aldi zenbat luzeago ala laburrago den halakoren aldean. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 260. orr.
Azken bainua hartu zuenean urpean zenbat denbora pasatzeko gai ote zen neurtu nahi izan zuen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 138. orr.
Pisua ez baita beti kilotan neurtzen. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 9. orr.
Uraren tenperatura eskuarekin neurtu eta bainuontzian sartu zen. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 51. orr.
Gainazal bat jotzen duen argi kopurua ere neur daiteke: argiztapena, hain zuzen; argitzen den gainazal-unitate bakoitzeko argi-fluxu gisa definitzen da, eta lux-etan neurtzen da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 25. orr.
Nota jakin batetik eskala bat goragoko nota berorretara, maiztasuna, Hz-etan neurtua, bikoiztu egiten da. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 91. orr.
Gaztetxoaren zeregina bertako eskailera altuaren angelua neurtzea da. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 7. orr.
Eguzkiak galeriako atearekin egiten zuen angelua begiz neurtu zuen. Gero gluzemia neurtu behar da. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 41. orr.
Ur-jarioa neurtzeko, honela egingo da: [...]. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4510. orr.
Ingeniaritza-materialetan inoiz neurtu den frikzio-indar txikiena baino bost edo hamar aldiz txikiagoak dira giza giltzaduretan neurtutako frikzio-indarrak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 42. orr.
Iruñean neurtu dute orain arte sekula izan ez duten ur kontsumorik handiena: 1754 pinta ur segunduko. Herria 2003-08-14
Beste indize praktiko bat ere bada motorraren errendimendua neurtzeko: potentzia/pisua erlazioa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 52. orr.
Orduko 60.000 dukatetan neurtu zituzten kalteak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 386. orr.
Eskariaren prezio-elastikotasunak eskariaren ehuneko hazkundea neurtzen du, ondasun baten prezioa ehuneko bat jaisten denean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 41. orr.
Ekonomiaren hazkundea neurtzeko erabiltzen diren adierazle makroekonomikoei loturikoak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 43. orr.
Izan ere, zuek zein neurriz neurtu, halakoaz neurtuko zaituzte Jainkoak. Elizen arteko biblia Lk 6,38
Arrakasta salmentekin neurtzen bada, hau izan da gure arrakastarik handiena. Berria - Kultura 2006-03-25
Nork neurtu du Jaunaren espiritua? nor izan da haren aholkulari? Elizen arteko biblia Is 40,13
Puntaren zorrotza neurtu nuen hatz baten mamiaz. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 88. orr.
Nola neurtu arriskuak dena goitik behera datorrenean? Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 19. orr.
Ezingo da ondo neurtu ekintza hori giza harremanen hari nahasi eta aldakorrak ikertu gabe. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 25. orr.
Txapelketak antolatu behar dituenak neurtu behar du une horretan eta esparru horretan, txapelketa bakoitzak funtziorik betetzen duen. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 170. orr.
Edmeak isiltasuna neurtu zuen, Elena beste batekin zebilela bazekien arren. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 275. orr.
Azken hitzek haiengan izan zuten eragina neurtu nahi balu bezala. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 68. orr.
Gauza guztiak helburu hori lortzeko duten baliagarritasunaren arabera neurtu behar direla. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 74. orr.
Literatura ez baita neurtu litekeen gauza, nor den lehenengo eta nor bigarren zehazteko; are gehiago: lehiaren ideia bera literaturaren funtsaren perbertsioa dela esan genezake. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 73. orr.
Oraingo irria urduria izan zen, ezin-eta neurtu nire erranak zenbat zuen trufa eta zenbat benazko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 69. orr.
Proposatu diren planen alde on eta txarrak neurtu eta gero. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 262. orr.
Hala ere, eztabaidagarria da nola neurtu "hobea", edota zein den "helburu hobea" giza garapenean. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 298. orr.
Nire hitzak neurtu zituen eta ulertu nuen aspaldi eginak zituela berak nik neure buruari egiten nizkion arrazoibide berberak. ik beherago 9. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 84. orr.
Gure kontrakoek ikusi eta neurtu ahal izan dute ez gaituztela berriz enganatuko. Herria 2003-02-06
Iaz bost aizkolarik neurtu zituzten indarrak Itziarren, baina bihar sei izango dira. Berria - Kirola 2004-12-12
-Jakin ezazu, osaba, norbaitek nire aurrean Lancelot salatzen badu, nirekin neurtu beharko dituela indarrak. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 30. orr.
Hator niregana, bat bakarra nauk-eta, hirekin bakarka bere indarrak neurtu nahi dituena. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 57. orr.
Bi bandoek elkarri hamaika segada eta eraso txiki egin ondoren, noizbait indarrak zuzen-zuzenean gudu-zelaian neurtu behar zituztela erabaki zuten. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 172. orr.
2002an, apustua eta Urrezko Aizkora irabazi zizkion Mindegiak Arriari; txapelketan ez zituzten indarrak neurtu. Berria - Kirola 2004-04-20
Aurtengo denboraldian hiru aldiz neurtu dituzte indarrak Tauk eta Pamesak, tentsio eta gogortasun handiko jokoa eskainiz. Berria - Kirola 2004-04-18
Henrikeren armagizonek ezpatak herdoiltzera ez utzi nahi eta sar-atera azkarretan neurtu zituzten etsaiaren indarrak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 69. orr.
Ondorengo bi jardunaldietan Bartzelona eta Deportivoren aurka neurtu beharko dituelako indarrak. Berria - Kirola 2004-03-13
Espainiak Holandaren aurka neurtu zituen indarrak 3. eta 4. postuetarako lehian. Berria - Kirola 2004-05-30
Don Kijotek, adoretsu, erronka egiten dio basapiztiari, kaiolatik atera eta harekin neurtu dadin. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 138. orr.
Hamahiru urte besterik ez zituenean Azpeitiko Komunsoron Sakabirekin neurtu zen trikitilariari jantzi zitzaion txapela. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 69. orr.
Denboraldi aurreko proba guztietan, behin bakarrik neurtu dira gainerako taldeekin. Berria - Kirola 2004-03-05
Aurreko denboraldian Reala txapeldun izateko eta Celta Txapeldunen Ligara sailkatzeko borrokan zirela neurtu ziren Vigon. Berria - Kirola 2004-01-25
Etxean Zaragoza, Sevilla, Albacete eta Bartzelonaren aurka neurtu dira Aguirreren mutilak tarte honetan, eta bi porrot jaso eta bi berdinketa lortu dituzte. Berria - Kirola 2004-02-22
Galarretako estelarrean neurtu ziren atzo Agirresarobe-Etxabe eta Altuna I.a-Urrutia bikoteak. Berria - Kirola 2004-02-25
Bertsogintzan errimatu, neurtu eta kantatzeaz gain zerbait aurkitzen ez duenak nekez eutsiko diola bertso-lanari. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 52. orr.
Ez da bertsolaririk nahi duena esan eta gainera neurtu eta errimatu egingo duenik. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 93. orr.
Errima poesiaren ikurtzat har genezake, hitz lerroak neurtzea den hein berean. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 46. orr.
Kantatzen, errimatzen eta neurtzen dakienak, bat-bateko bertsogintzaren gutxieneko arau teknikoak betetzen ditu beraz. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 81. orr.
Eta nahiz eta buru-indar handia xahutu duen inprobisazio hutsaren garaian (almazenetik errimak ateratzeko, ongi neurtzeko, hizkuntza akatsik ez egiteko... oraindik gogoan du 40 segundo atzera pentsatu duen esaldia, eta pentsatu bezalaxe du gogoan gainera. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 107. orr.
Ate itxi baten parean gelditu eta, zaindarietariko batek hura jo orduko, hitzak neurtu eta pisatuak nituen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 274. orr.
Uste dut ez nituela hitzak oso ondo neurtu. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 132. orr.
Gero erantzuna ongi neurtu eta hizkuntza arranditsu batean formulatu behar duzu, bezeroak ere orakulutzat jo zaitzan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 231. orr.
Gorde arretaz urrea eta zilarra, baina neurtu zeure hitzak ere kontu handiz. Elizen arteko biblia Si 28,24-25
Berritsuen ezpainek inoren hitzak errepikatzen dituzte, zuhurren hitzak ongi neurtuak izaten dira. Elizen arteko biblia Si 21,25
Hurrena eman beharreko pausoak ondo neurtu behar dituzu. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 94. orr.
Hemendik aintzina urratsa neurtu beharko: ez luzeegi, lurrari hurbilago, oinetakoak kasik herrestan; bertzenaz maratoi hau ez dut bururatzen ahalko. Herria 2003-09-25
· Baina geure buruak neurtzen jakingo genuela esan diot. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 292. orr.
Bizkarrak uzkurtu nituen, anarterainoko hoztasun neurtuaz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 298. orr.
Urrun doan ibiltariaren baitan zuhurtziak ezartzen baitu jasankortasun iraunkorra, indar neurtu bat, etengabeko piru bat segitzen balitz bezala. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 139. orr.
Nagusiak ihardetsi egin zion, doinu neurtu batez oraindik, baina urduri samar hura ere. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 28. orr.
Ustekabean pasatu zait denbora, kontzeptu neurtu eta beti berdin hori. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 44. orr.
Olerki neurtuek diziplina eta logika handia eskatzen dute, idazteko metodo jakin bat... Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 297. orr.
Gurasoen hitz neurtu bezain komenientziazko haien aitzinean, [...]. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 318. orr.
ik beherago 13. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Poesiak eskaintzen du bereziki, bere lerro neurtuetan, akrostikoetarako parada egokia. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 125. orr.
Alkatea ere jakinean dago -izan ziren neskatxaren hitz neurtu eta apalak. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 147. orr.
Jatorriz testu neurtua izanda, euskarazko neurri moldeetara ekartzeak beste oztopobide bat erantsi dio itzulpengintzari. Berria - Kultura 2004-05-29
Eta isekazko ateraldi batekin trufa egin ordez, azalpen oso eta neurtu bat eman zion. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 223. orr.
Azken finean Costa gizon handia da, eta neurtua bere adierazpenetan. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 114. orr.
Elkar ezagutzen ez duten jendeen arteko jestu horiek, ebaska bezala eginak direlarik, badukete, ez idurian, adiera sakon zerbait, senditzen den erranahi bat, analisatu nahi ez dudana funtsean, atxik dezaten jestu horiek beren baitan ezin neurtuzko kar hori. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 58. orr.
Moskoe-strömek erdian duen sakontasunak ezin neurtuzkoa izan behar du. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 63. orr.
Katedraleko dorreak egon beharrean meskita nagusiko alminarra egon izan balitz, ez zuen ikusten ahalko, zen bezain meharra izanik, aereoa, ezin neurtuzkoa kasik. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 51. orr.
· Baratze eta laborantzan kalte neurtu ezinekoak; 450 fabrika, berriz, kalteak jasandakoak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 388. orr.
Hitz lauz zein hitz neurtuz. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 60. orr.
Esaldi motzak, hitz neurtuak, elkarrizketak isiltasunekin sujerituak, gutunak... denetarik agertzen zaigu kontakizunaren feria txiki honetan. Berria - Kultura 2006-02-21
Lehen hurbilpen xalo horretan, horrelako zer edo zer uler lezake aurreiritzirik gabeko irakurleak, hitz neurtu bihurriak hitz lau zabar batera bihurtuta: [...]. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 130. orr.
Kontaera hogeita lau kantutan banaturik dago, hitz neurtuan originalean. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 8. orr.
Bere amodioa eta zorabioa azaldu zion, nola hitz lauan hala hitz neurtuan. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 139. orr.
Bertsulari sentikorra, hitz neurtu sakonez, bere sentimenduen berri zazkienak zabaltzen. Herria 2003-07-03
Bi arimaren poza eta zorionaz mintzatu zen, eta Wertherrek Karlotari idatziriko hitz neurtuzko gutuna irakurtzen hasi zitzaion Sobakevitxi. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 224. orr.
Ipui onac liburuan ere parte hartu zuen Juan Antonio Mogelek, hark idatzitako hitz neurtuzko zortzi alegia baitatoz amaieran Berria - Kultura 2004-06-30
arabera neurtu (10); aztertu eta neurtu (3); behar bezala neurtu (5); bere indarrak neurtu (3); distantzia neurtu (6)
egoera neurtu (3); emaitzak neurtu (3); erabilera neurtu (4); eragina neurtu (4); hitz neurtu (5); hitzak neurtu (3)
ikusi eta neurtu (3); indarrak neurtu (24); maila neurtu (6); neurriz neurtu (3)
neurtu bat (4); neurtu behar (53); neurtu behar ditu (6); neurtu beharko (35); neurtu beharko ditu (7); neurtu beharra (3); neurtu dituzte indarrak (9); neurtu gaituenaren batura (4); neurtu izan (4); neurtu nahi (28); neurtu nahi izan (7); neurtu nahian (5); neurtu ondoren (7); neurtu zituen indarrak (6); neurtu zituzten indarrak (25); neurtu zuen gizonak (3)
nola neurtu (7); nork neurtu du (3)
ondo neurtu (21); ongi neurtu (11); oso ondo neurtu (3); oso ongi neurtu (3)
tamaina neurtu (3)
ondo neurtua (3); pase neurtua (3); ura neurtua (4)
hitz neurtuak (3)
arabera neurtuko (3); aurka neurtuko (38)
indarrak neurtuko (17); indarrak neurtuko dituzte (11); irabazlearekin neurtuko (3); kontra neurtuko (19)
neurtuko ditu indarrak (54); neurtuko dituzte indarrak (109); neurtuko zaituzte (3)
pisu neurtuko (3); probatan neurtuko dituzte (3); ruben belokirekin neurtuko (4); ruizekin neurtuko (3); talde batekin neurtuko (4); talde neurtuko dira (3); taldeek indarrak neurtuko (3)
ondo neurtuta (4)
ondo neurtutako (5)
arabera neurtuz gero (3); hitz neurtuz (6); hitzak neurtuz (8); igurtziz edo neurtuz (3)
hitz neurtuzko (3)
ezin neurtuzkoa (3)
eragina neurtzea (3); indarrak neurtzea (4)
arrazakeria neurtzeko (4); autisten adimena neurtzeko (3); denbora neurtzeko (7)
erabilpena neurtzeko diagnostika (3); eragina neurtzeko (16); eraginkortasuna neurtzeko (4); euskara maila neurtzeko (3); euskararen erabilpena neurtzeko (3); garrantzia neurtzeko (3); genero eragina neurtzeko (4); gorputzeko tenperatura neurtzeko (3); hitzak neurtzeko (4)
indarra neurtzeko (6); indarrak neurtzeko (14); kalitatea neurtzeko (7); kalteak neurtzeko (4); kopurua neurtzeko (3); maila neurtzeko (14)
neurtzeko aukera (9); neurtzeko balio (3); neurtzeko balioko (5); neurtzeko diagnostika bat (3); neurtzeko era (3); neurtzeko erabili (4); neurtzeko erabiltzen (8); neurtzeko erabiltzen diren (3); neurtzeko gai (3); neurtzeko gailuak (4); neurtzeko ikerketa (4); neurtzeko modu (7); neurtzeko orduan (7); neurtzeko sistema (7); neurtzeko tresna (7)
sasoia neurtzeko (4); tenperatura neurtzeko (4); tenperatura neurtzeko gailuak (3)
arabera neurtzen (25); denbora neurtzen (5)
egoera neurtzen (5); enpresaburuen konfiantza neurtzen (3); hauteskundeetan neurtzen (3); hobeto neurtzen (3)
indarrak neurtzen (5); kalitatea neurtzen (5); konfiantza neurtzen duen (4); neurtzen hau hi (3); neurtzen jakin (4); neurtzen saiatu (3); neurtzen saiatzen (3); ondo neurtzen (8); ongi neurtzen (4); oso ondo neurtzen (3); zerk neurtzen hau (3)