Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

neurtezin izond ezin neurtuzkoa.

Atomoaren mundu mikroskopikoan grabitatea neurtezina da; kosmosean, ordea, unibertsoaren egitura grabitateak sortu du, galaxiena ere bai.  Berria - Gaiak   2006-04-27

Aldeko, aurkako edo erdibideko, denek onartuko dute aho batez bertsoa gauza subjetiboa dela, neurgaitza onenera; neurtezina ia beti.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 169. orr.

Garuneko mekanismoak ulertezinak dira; beldurrak eta urduritasunak gizakiarengan izan dezaketen eragina neurtezina da benetan.  Berria - Kirola   2006-04-18

Nubia eta Egiptoko indar neurtezinak zituen euskarri, Put eta Libiako herriak laguntzaile.  Elizen arteko biblia   Na 3,9

Balio neurtezineko beste harribitxi berezi-berezi batzuk.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 23. orr.

Egun batez, israeldarrak, itsas hondarra bezala, neurtezin eta kontaezin izango dira.  Elizen arteko biblia   Os 2,1

Berdin lantzen ditu bai lerro zuzen neurgarriak eta haien artean neurtezinak direnak, bai horiei dagozkien azalera karratuak edo laukizuzenak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 161. orr.

Aingeru aurpegi horretan ez zen, alabaina, trufa-aierurik, sufrimendu neurtezin eta isilaren marka baizik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 171. orr.

Baiki, misterio neurtezin eta sakon bat baino ez dago honela batu ahal izateko harmonia minean eta erlijiosoan izakiaren endekatze sendagaitza eta kreazionearen gaztetasun betierekoa.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 197. orr.

Elkarrekiko neurtezinak dira diagonala eta aldea!  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 230. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

elkarrekiko neurtezinak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus