Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Emazte zintzo haiek, seme jator haiek, alaba garbi haiek, merkatari neurrizko haiek. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 354. orr.
Eta arrazoin zuen, halaber, Senekak, noiz eta neurria eta neurrizko plazerrak kontseilatzen baitzituen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 400. orr.
Aurrean, oraindik zutik dirauten XIX. mendeko jauregi bakan horietako bat nekusan, egituraz klasikoa baina neurrizko modernismoaz jantzia. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 83. orr.
Neurrizko prezioa duen kalitateko etxebizitza duina izateko. Berria - Euskal Herria 2006-02-22
Gradellerenean, Lisak bizitza bare eta neurrizkoari eutsi zion, bere irribarre politarekin hango giroa alaitzen zuela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 79. orr.
Epailearen erabakiak neurrizkoak izan behar dute, ustezko delituaren tamainarekin proportzionalak. Berria - Harian 2005-04-23
Ikusten duzunez, neurrizkoa dut mintzaira; ez zait jadanik haizu izen arras ezti horiek, nire bihotzak biziki maite dituen horiek, eta isilean etengabe erraten dizkizunak baliatzea. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 293. orr.
Aditua ez denari ere zalantzarik gabe onak eta garestiak iruditu ohi zaizkion moduko jantziak zeramatzan soinean, neurrizkoak eta dotoreak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 106. orr.
Negoziazio liskartsuak baztertu eta neurrizko soldata igoerak eskatu. Berria - Ekonomia 2004-12-28
Jakina da armadaren esku-hartze neurrizko batek ekarri zuela atzera lasaitasuna barren-gogoetara. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 159. orr.
Fregeren azterketak a priori justifikagarriak diren proposizio guztiak analitikoak direla dioen enpirismoaren bertsio bat sortu zuen (neurrizko enpirismoa). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 111. orr.