Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Inoren zuhurtziagatik ez da gizakia zuhur egiten, ez eta indartsu inoren indarragatik, ez eta neurritsu inoren neurritasunagatik, ez eta zuzen inoren justiziagatik. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 144. orr.
Esadazu, arren: ez duzu uste zuzena ez dena zuzengabea dela, eta zuhurra ez dena zuhurtziagabea dela, eta neurritsua ez dena neurrigabekoa dela. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 140. orr.
Aitortzen dut gizakia zuzena ez denean injustua dela; eta gauza bera esango nizuke zuhurrari eta neurritsuari buruz. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 140. orr.
Adimenez barea, gogoz gozoa, espirituz neurritsua, kontenplazioan jasoa, otoitzari etengabe emana eta gauza guztietan sutsua. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 233. orr.
Izan atsekabean eraman handiko, otoitzean erne, lanean ausart, hitzetan neurritsu, jokabidean serio eta mesedeetan esker oneko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 754. orr.
Bizimodu antolatuko familia burges-txikia, neurritsua, zuhurra. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 221. orr.
Bularreko angina sendatua zuela eta ondorenik ez zuela ziurtatu zion arren, zuhurra eta neurritsua izatea gomendatu zion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 307. orr.
· Turkiak gobernu berri bat ukanen du beraz, islamist neurritsuek moldatuko dutena, hek baitute gehiengo osoa ardietsi berrikitan egin diren botzetan. Herria 2002-11-14
Bera baitzen, eta ez beste inor, lasterketaren ibilbide neurritsu eta egokia galdu zuena. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 207. orr.
Musiak bere aldamenean ibiltzen irudikatzen zuen Verner, betiko ibilera zehatz, geldi, neurritsuarekin, orpoak lurrean iltzatuz. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 66. orr.
Kale garbitzaile pila bat hurbiltzen ari zen bidegurutzearen bukaeratik, lerroan jarrita, erratzei kolpe neurritsuz eragiten zietela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 62. orr.
Direnak eta ez direnak ezereztatzen dituen joritasun eragabeari zorroztasun neurritsuaz egin nioan buru. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 95. orr.
Ahots bare eta neurritsu bat, iruditu zitzaidan, emozio eta doinu-jauzi urrikoa. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 252. orr.
Kalezuloan denek ala denek zekiten Buxi doktoreak oso prezio neurritsuak zituela, eta merke antzean erosten zituen hortzeriak prezio onean saltzen zituela berriz. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 221. orr.
Dotorezia neurritsu batez jantzita dago. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 27. orr.
Gipuzkoaren zorpetze neurritsua, altxortegi sendoa, zerga diziplina eta gizarte eta ekonomia eredua ikertu ostean, «kalitate ezin hobearen kalifikazioa» eman dio. Berria - Ekonomia 2004-09-04
Neurritsuago mintzatu zitzaion Perrette: [...]. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 65. orr.
Aurrez aurrekoetan, berriz, beti bezain neurritsu jokatzen zenuen, alai eta irritsu ere bai, tratuaren poderioz bai baitzenekien zer nuen gogoko zer disgustuko. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 32. orr.
Orain neurritsu ikusten dira, beren indarretara mugatuak, beren barrutia sakon ezagutzen dutela. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 66. orr.