Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Badira gizon argiak eta gizon onak, baina badira are gehiago, Montaigne bezala, adiskidetasunaren neurrigabetasuna doan eskaintzen dizutenak. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 36. orr.
Ez du ezerk pozten eta gozatzen, neurrigabetasuna den Jainkoak bakarrik. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 120. orr.
Jainkoaren neurrigabetasunean ezkutaturik, haren Probidentzia Jainkozkoaren atzean, non nik ezin baihaut iritsi ez ikusi, eta nora ez baitira heltzen nire hitzak. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 32. orr.
Hemen gaiaren neurrigabetasuna etsigarria da. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 367. orr.
Inma Berriozabali ulergaitza egiten zitzaion bera atxilotzeko erabilitako baliabideen «neurrigabetasuna». Berria - Harian 2005-11-20