Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hala, «neurrigabekeria» horren adibidetzat jarri zuen hutsik zegoen lokal baten pertsiana belztea leporatuta 18 urteko espetxe zigorra eskatzen dien gazteen kasua. Berria - Euskal Herria 2004-03-26
Neurrigabekeria guztiak egin zituzten gladiadore ihes eginekin. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 66. orr.
Gotorlekuak neurrigabeko boterearen neurrigabekeria du, dudarik gabe. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 93. orr.
Gabiltzan duintasunez, egun-argiz bezala: ez jan-edanean eta hordikerian, ez lizunkeria eta neurrigabekerian, ez haserre eta norgehiagokerian. Elizen arteko biblia Erm 13,13
Beiraren eta metalaren neurrigabekeria hartan, Liburuen Dorrea zen betoizko atal bakarra. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 210. orr.