Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Korrika egin behar horrek gaixotasun mota bat izan behar du, neurosi bat -hasten omen zitzaion senarra. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 29. orr.
Besteenganako eskuzabaltasun hura, lanbidean zuen trebetasun berezi hura, neurosi baten emaitza? Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 172. orr.
Hilketa baten ostean eldarnio paranoiko bat dagoela edo delitu sexual batean neurosi bat dagoela. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 52. orr.
Banakoaren neurosiak sexua du oinarri; aldiz erlijioak, neurosi unibertsalak alegia, norberekeria. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 41. orr.
Aipatu duzun herriminak edo lekukotzeko izaten dituzten arazoek eragin egiten badute ere, ez dira neurosiak edo psikosiak agertzen. Berria - Euskal Herria 2004-11-17
Sarritan alferreko lana da gaixo hori mundu-ikuspegi osasungarri eta bizimodu egoki batera ekartzen saiatzea, gotortu eta babestu egiten baita neurosi eta ustekeriazko harresi baten atzean. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 131. orr.
Neurosiaren lehengusu propioa den fanatismoa, jatun exkaxen laineza bat besterik ez da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 204. orr.
Gauzak -erabakiak hartzea batez ere- biharamunerako uztea [...] neurosi obsesiboaren ezaugarrietako bat baita, Sedanoren iritziz behintzat. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 95. orr.
Izan ere, erlijioa gizateriaren neurosi obsesiboa da. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 41. orr.
Eskizofrenia lotsagarri bat saldu eta neurosi errukarri bat erosi. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 135. orr.
Baina badira bizirik dirauteino, neurosi arraroak edo berezi samarrak gordetzen dituztenak. Berria - Kultura 2004-09-18
Erraten du fedeak eta Amodio absolutu batek dituela kasik sendatu "neurosi oso larria" zeukan neska gaztea. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 146. orr.
"Usher Etxearen hondamena" kontakizunean, neurosi kasu bat aztertzen da, oraintsu jakin denez, bere ezagun baten kasua, ez, uste izan den bezala, berea. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 14. orr.
Barre-karkara luze azantzatsu bat izan zen, egiazkoa ia, neurosi puntu batez zipriztidua. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 35. orr.
"Obus-xokaren trauma" edo "gerra-neurosia" ere esaten zaio. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 193. orr.
Eguneroko bere zereginetan aurreikusi gabeko edozerk ataka gaiztoan jartzen zuen Durant andrea, gerra-neurosiak jotako eriondo batena zirudien atakan jarri ere. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 51. orr.