Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

neuroleptiko izond/iz sendagaiez mintzatuz, nerbio sisteman eragin lasaigarria duena.

Jaiki, lan egin, jan, pausatu, emaztearekin bekoz beko afaldu isilik telebistari begira eta loak har, bi neuroleptiko irentsi ondoan: bizia deitzen zena, hots.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 143. orr.

Ttotte txepela, zilarrezko gurutze miresgarria papoan zeramala, neuroleptikoz hantu ama zut-zuta saihetsean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 150. orr.

Gehienek halatan, neuroleptikorik gabe, gusturik hoberenean, bazekiten derrigorrez egin behar zena manatzen hitz labur, zuhur eta suharrez.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 158. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus