Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Berdin lantzen ditu bai lerro zuzen neurgarriak eta haien artean neurtezinak direnak, bai horiei dagozkien azalera karratuak edo laukizuzenak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 161. orr.
Denbora eta espazio neurgarriak baino haratagoko eremu batean dago gure baitako irudimenaren esparru misteriotsu hori. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 15. orr.
Adierazleak "hedadura bat irudikatzen du eta hedadura hori dimentsio bakar batean da neurgarria". Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 9. orr.
Diru laguntzak aurrekontuetan nabarmen igotzeko eta horiek banatzeko irizpide zehatz eta neurgarriak erabiltzeko. Berria - Euskal Herria 2006-01-19
Prebentzioak, hitz bitan, ebidentzia zientifikoan oinarritutako egoera gertagarri eta neurgarri ezkorrez dihardu. Berria - Gaiak 2004-11-11
Arrazoi nork duen zehazteko hainbat elementu objektibo daude, eta gehienetan neurgarriak dira. Berria - Euskal Herria 2004-12-16
Hortaz, ez da erabiliko Gipuzkoako Txapelketan darabilten neurgarri bera; hartan, ebakeraren kalitatea ere neurtzen baitute. Berria - Kirola 2004-06-25
Nihilista izan daiteke hitz egokia, bai, ez bainintzen biziki abertzalea (euskarazko eskoletara ez apuntatzea, horren erakusgarri), ezta ikaragarri ezkertiarra ere; kokaera politikoa erabakitzeko neurgarri klasiko horietan moderatu samarra nintzen beraz. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 91. orr.
· Idazlearen memoria munduaren neurgarri, gainerako idazlanak ulertzeko giltza. Berria - Kultura 2004-10-30