Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aldeko, aurkako edo erdibideko, denek onartuko dute aho batez bertsoa gauza subjetiboa dela, neurgaitza onenera; neurtezina ia beti. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 169. orr.
Jainkoak daki zer kopuru neurgaitzeraino ez zen haziko dirutza eder hura infernuko piztia tartean sartu izan ez balitz. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 344. orr.
Denbora puska neurgaitz batez, munduaren atzemaile abstraktutzat jo nuen neure burua. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 75. orr.
Gure belaunaldiak galera neurgaitzak ikusi ditu: kristautasuna moralismo motz bihurtu zitzaigunekoa; utopia sozialistak kapitalismo hutsak garaitu zituenekoa; nazionalismoak Aranaren kultua eta terrorismoaren suzko bataioa jasan zuenekoa. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 136. orr.
Liburuen nolakotasun espazialak ez bezalako betelan neurgaitz eta barreiatuagoa betetzen dute oihartzunek espazioan. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 29. orr.
Eta Mireiak ez zuen fisikaririk nahi, ez zuen bere lanaz hitz egin nahi, bere poz neurgaitzaz baizik. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 38. orr.