Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Luze gabe partidak bertatik bertara ikusteko irrika neurezko uzkurtasun eta lotsari nagusitu zitzaien. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 31. orr.
Neure barren-barrenean, neurezkoenean, oraindik bizirik jarraitzen zuen umetako amets zaharrak. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 47. orr.
Ez nintzen ausartzen, ez bakarrik herabetasun eta konfiantza falta hain neurezkoarengatik, baizik eta, orobat, Ritak oztopoak jartzen zizkielako harremanei, batek jakin zergatik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 56. orr.
Eta ez ei da zori hutsezko errore bat izan, baizik eta neure-neurezkoa omen dudan (--?) errore bat, neure lanbidea bezalakoxea, neure bizitza osoa bezalakoxea, bestalde. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 256. orr.