Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

neurekoikeria iz singularreko lehen pertsonan mintzatzen denaren berekoikeria.

Nik nahiago nikek hemen geratuko bahintz, baina hori ere neurekoikeria izanen lukek, ezta?  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 109. orr.

Hala aritu ziren puska batean eztabaidan: aitak nire neurekoikeria eta nire "lantxoak" defendatuz, eta Dussel marmar batean denbora guztian.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 121. orr.

Neurekoikeria galanta zorion hori batzuentzat, ohartzen naiz, aspaldiko ametsen truke eskuratua.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 292. orr.

Neurekoikeriaz ari naiz: sudurluzeok susmagarriago izango gara beti ariar arrazako poxpolinak baino.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 82. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus